2013(e)ko maiatza 23, osteguna

Ez dezatela esan borrokak ez duenik balio


Keinu batek ezer alda ez zezakeela zioten. Gauzak diren modukoak direla, ezin daitezkeela irauli, halakoa dela euren egoera "naturala". Beltzek ezin zurien alboan jesarri. Gose direnak ezin soberan duenarena dena uki. Gazteak ezin amestu. Determinazioz eginiko hautu batek ordea aldaketa ekarriko duen mugimendua piztu dezake. Autobuseko eserlekutik ez altxatzea erabaki zuen Rosa Parks-ek eta arrazagatiko bereizkeriarekin bukatuko zuen mugimendua gorpuztu zen atzetik. Supermerkatuan ostutako janaria behar zutenei banatzea erabaki zuten SATeko kideek Supermerkatuan ostutako oinarrizko elikagaiak beharra zutenen artean banatzean sistema kapitalista ankerraren aurpegia erakutsi ziguten. Gazteak kartzelatzea kostako zitzaiela irmoki esan eta herri harresiaren lehen harria jarri genuen Donostian. Borrokak ez duela ezertarako balio esaten digute behin eta berriz geldirik nahi gaituztenak. Gu zapaltzen jarraitzeko geldirik nahi gaituztenak. Baina gure borreroek sumiso nahi bagaituzte ez al da mugitzea zentzuzkoena? Keinu batekin hasten da dena.

Keinu bat gazteon erbestearen aurka

Maletak eskuan, ekimena egin du Ernaik Ajuria Enea parean, Gasteizen, gazteon erbestea salatzeko eta gazteentzat enplegu eta lan politika duinak exijitzeko. Zentzu horretan, #keinubat kanpainaren baitan Maiatzaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko deia luzatu dio Ernaik Euskal Herriko gazteriari.